EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA
"Ihauterietan ematen den antzerkia ez da perfektua, karrikako antzerki herrikoia izan behar du"
2025eko Otsailaren 19a

Aritz Bidegain uztariztarra, sukaldari, antzerkilari edota bertsolazalea / GURE IRRATIA
Lanbidez sukaldaria, noiztenka kantari, bertsozale eta antzerkilari: asteazken goiz honetako gomita Aritz Bidegain "Tartalo" izan dugu.
Hartzaro festibala kari, Burrunkaren ikusgarri berrian laguntza ekarri du eta ihauteriko antzerkien idazketan fidel izan da azken hamabost urteetan. Panpi Merkapiderekin solasean aritu dira ordu batez.












