EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA
"Esku lanetan plazer haundia hartzen da, langile guti dut ikusi "burn out" egiten"
2025eko Maiatzaren 22a

Robert Andueza Lapurdi garajearen sortzailea
Robert Andueza Larresoroar Lapurdi garajearen sortzailea aste honetako gomita izan da.
Duela 35 urte hasi zen, eta berriki erretreta hartu du, Mikel bere semeari garajeako giltzak utziz.
Euskarak bere lekua du komunikazioan ere: “nere auto berria hemen erosten dut” irakur daiteke.
Mekanikari interesatzen den gazteak eskas direla azpimarratu digu. Berriki migrante batzueri ere xantza eman die mekanika entseatzeko bere autotegian. Atea idekiak proposatzen dira lanbide hau ezagutarazteko.
Bainan Robert Anduezak erran digu, lehen gazteak ate joka ibiltzen baziren aprendizgoan sartzeko, azken urteetan interes gutiago erakusten dela ofizio honentzat damutzen da.












