BERRIAK

"Ikusten badituzue ardiak urrunean mendian, eta hurbiltzen ahal bazizte ez dira Sasi Ardiak"

_ikusten_badituzue_ardiak_urrunean_mendian_eta_hurbiltzen_ahal_bazizte_ez_dira_sasi_ardiak_

MP3 jaitsi

Sasi Ardi arraza azken urtetan laborari zonbaitzuk berreskuratu nahi izan dute. Sasi Artaldea elkartean 15bat laborari biltzen dira, Gorri Ttipi ardiaren garapena sustatzeko.

Ipar Euskal herrian 3000ko bat Sasi Ardi badira, eta haragirako saltzen dituzte ainitzek. Itsasu aldean, 5 laborarien artean elkartu dira, artzain baten hartzeko, mendietan sasi ardi hauen zaintzeko.

Jean Paul Iriquin-en gana joan da Arantxa idieder, Itsasura.

2021eko Ekainaren 25a

BERRIAK

AEKko ikasleekin hizketan

aekko_ikasleekin_hizketan

MP3 jaitsi

Itsasuko gau eskolan euskara kurtsoak hartu dituzten, Marie, Laure, Jon, Julen eta Nathalie-rekin solastatu da Panpi Mercapide. Zoin motibazio eta zertako berriz nahi izan duten heien euskara landu azaldu daukute.

Heldu den astean, astelehenetik aitzina egunero kronika bat proposatuko daukute, heiek hautatu pertsonaia famatu bat aurkeztuz.

Goizero 9.45ean eta arratsaldeko 6.45ean.

2021eko Ekainaren 25a

BERRIAK

Arbonako lur okupazioak segitzen du

arbonako_lur_okupazioak_segitzen_du

MP3 jaitsi

ELB sindikatuak eta Lurzaindiak 15 hektareako laborantza lur baten okupazioa hasi zuten asteazkenean. Lurra eta doakion etxea salgai dira 3 milioi eurotan Arbonan. Prezio lotsagarria bi erakundeen erranetan, laborantxa lurren prezioan saldu balira 150000À¢Â‚¬tan izango lirateke.

Desmartxa ofizialak egin dituzte ELBk eta Lurzaindiak erosteko lehentasun partziala lortzeko, hau da, laborantza lurren parte bat berreskuratzeko, baina oraindik ez dute erantzunik jaso.

Anartean, lurra okupatzen segituko dute. SAFER erakundeko Jean Claude St Jean hurbildu da prentsaurrekora, ELB eta Lurzaindiaren ekintza sustengatzera.

Hitzordua ematen dute larunbat honetan 12.00etan, bertan Berruetako bidean, pik nik partekatu batentzat.

2021eko Ekainaren 25a

BERRIAK

Brik a Brak erraldoia Uztaritzen

brik_a_brak_erraldoia_uztaritzen

MP3 jaitsi

Brik a Brak erraldoia izanen dela hitzemaiten dute ekainaren 26 eta 27an Uztaritzen.

Integrazio Batzordearen alde Kiroleta gune handian, larunbat arratsaldez oren batetik 6etarat, eta igande egun osoan 9etarik 5etarat.

Arantxa Idieder mintzatu da Lore Aristizabal eta Itxaro Goienetxe burasoekin.

2021eko Ekainaren 22a

BERRIAK

Lur'Istorioak eguna larunbat honetan Itsasun

lur_istorioak_eguna_larunbat_honetan_itsasun

MP3 jaitsi

LurÀ¢Â€Â™Istorioak eguna antolatzen du Ekainaren 19an, Sarde Sardexka elkarteak. Aktibitate eguna familian pasatzeko aukera. Egitaraua:

À¢Â€Â“ Tailer pedagogikoak (goizean), Euskal Herriko Laborantza Ganbarak animaturik À¢Â€ÂœGure azieta, gure Euskal HerriaÀ¢Â€Â jokoarekin besteak beste

À¢Â€Â“ À¢Â€ÂœErromako zubiaÀ¢Â€Â Ikusgarria

À¢Â€Â“Herri kirolak

À¢Â€Â“Baxerriko bazkaria

Sarde Sardexka elkarteko Jenofa Irubetagoienarekin elekatu da Kriztof Arotzarena.

2021eko Ekainaren 18a

BERRIAK

Hazparneko festarik ez baina izango da mugimendu

hazparneko_festarik_ez_baina_izango_da_mugimendu

MP3 jaitsi

Hazparnen, aurten ez da bestarik izanen. Bainan besta komiteak hala ere baimena ukan du Ezkurren Traila antolatzeko larunbatean, eta musikaren besta igandean.

Iulen Vrignon komitekoarekin mintzatu da Panpi Mercapide.

2021eko Ekainaren 18a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016