BERRIAK

"Label horrek ezagupen bat ekartzen dio Uztaritzeko errugbi taldeari"

_label_horrek_ezagupen_bat_ekartzen_dio_uztaritzeko_errugbi_taldeari_

MP3 jaitsi

Sektore gehienak bezala, kirolak ere hilabete luze konplikatuak bizi izan ditu. Eta hortan ere, ez dira denak hein berean tratatuak izan. Barnekoak debekatuak badira oraino, kanpoan jokatzen diren horiek praktikatzen ahal dira, errugbia adibidez.

Lapurdin, hainbat errugbi eskolek, formakuntza label berezi bat ukan dute berriki, eta hortaz mintzatu da Olatz Idoate, Tomas Daguerre Uztaritzeko errugbi eskolako laguntzailearekin.

2021eko Martxoaren 26a

BERRIAK

"Jakin dugu protokolo berriei egokitzen, etengabe"

_jakin_dugu_protokolo_berriei_egokitzen_etengabe_

MP3 jaitsi

Egoera sanitarioa nola bizi izan duten Lapurdiko bi ikastola nagusietan nahi izan du jakin Kriztof Arotzarenak.

Protokoloa nola aplikatu duten eta nola egokitu diren aldaketeri. Hazparneko Ezkia ikastolako zuzendaria den Patxi Haritxelar eta Baionako Oihana ikastolako zuzendaria den Lola Garciarekin egon gira.


2021eko Martxoaren 26a

BERRIAK

Bost Axola taldea disko berria prestatzen ari da

bost_axola_taldea_disko_berria_prestatzen_ari_da

MP3 jaitsi

Urruñan, emazte talde batek berpizten du bere lehen diskoaren proiektua, konfinamenduaren gatik itzali zena.

Elena Clerc, Haizea Gonzalez, Audrey eta Eloïse Salaberry, Alaitz Régérat kantariek, Euskal Herriko klasikoak gehienetan a capella emaiten dituzte baina beste hizkuntzetan ere bai.

Alan Elizondo Alaitz Regerat eta Haizea Gonzalezekin solastatu da.

2021eko Martxoaren 26a

BERRIAK

Etxegabeen aterpetzeko hamar etxola mugikor instalatuko dituzte

etxegabeen_aterpetzeko_hamar_etxola_mugikor_instalatuko_dituzte

MP3 jaitsi

Etxegabeen aterpetzeko 10 Tiny-House edo etxola mugikor instalatuko dituzte Atherbeak eta HSA Habitat Sud Atlantic egiturak uda honetatik goiti Baionan eta Miarritzen.

Proiektu hori aipatu aintzin, neguko planaz mintzatuko dira, Kriztof Arotzarena, Pantxika Ibarboure Atherbeako zuzendariarekin egon baita.

2021eko Martxoaren 19a

BERRIAK

Egurra, sua, lurra, metala eta ura

egurra_sua_lurra_metala_eta_ura

MP3 jaitsi

Energetika txinatar tradizionalean, egurra, sua, lurra, metala eta ura dira gure baitako 5 elementuak.Bakotxa organo bati lotzen zaio baita organo horien entitate psikikoei ere. Azken kronikan hortaz ari izan zen Jone Bordato.

Ildo hortarik segituz, barea, "la rate" delako organoaren "Yi" entitate psikikoaz mintzatuko zauku gaur Jone Bordato.

2021eko Martxoaren 19a

BERRIAK

Kosmetika naturalak lekuko osagai eta biologikoekin

kosmetika_naturalak_lekuko_osagai_eta_biologikoekin

MP3 jaitsi

LUR KOSMETIKO NATURALAK behar bada, Maitena Ariszagaren erakusmahaitik pasa zizte jadanik, izan Azkaine, Sara edo Senpereko merkatuan.

Osagai biologikoak, lekukoak eta berziklagarriak, egin ahala erabiltzen ditu. Senpertarraren ezagutzaren egitera joan zauku Kriztof Arotzarena.

2021eko Martxoaren 19a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016