BERRIAK

Festibalak ezeztatuak bainan alternatibak ekarri nahi izan ditu Ezkandrai elkarteak

festibalak_ezeztatuak_bainan_alternatibak_ekarri_nahi_izan_ditu_ezkandrai_elkarteak

MP3 jaitsi

Errobiko festibala eta Ethiopique festibalak ezeztatuak izan ziren aurten. Bainan beste hitzordu batzu prestatu ditu Ezkandrai elkarteak.

Ernest Pignon-Ernesten erakusketa estrenatu dute Baionan irailaren 17an, eta Itsasun ikusgarri kontatu, dantzatu eta musikatua larunbat aratsean izanen da. Panpi Mercapidek hori guzia aipatu du Jean Christian Irigoyenekin.

2020eko Irailaren 18a

BERRIAK

Gogotik abesbatza ostiral gau honetan Kanbon

gogotik_abesbatza_ostiral_gau_honetan_kanbon

MP3 jaitsi

Gogotik gizon abesbatzak kantaldi bat emanen du ostiral huntan, 21:00tan, Kanboko elizan.

Kaiet Krouspeire, taldeko kide batekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.

2020eko Irailaren 18a

BERRIAK

Izotz Ertzak eta Basajaundereak tTok erakustokian

izotz_ertzak_eta_basajaundereak_ttok_erakustokian

MP3 jaitsi

Izotz Ertzak eta Basajaundereak. Hau da Uztaritzeko tTok galerian abiatu den erakusketaren izena.

IF uztariztarrak Basajaundereekin ekologiaren arloan kultur aniztasunaren lekua galdekatzen du eta Keixetak Izotz Ertzak sailarekin klima aldaketa hartu du ardatz, margolanak eta zeramikak sortuz

Arantxa Idieder hurbildu da erakusgelara, eta Keixeta artistarekin mintzatu da.

2020eko Irailaren 18a

BERRIAK

Xilaba Hiriburun abiatzen da asteburu honetan

xilaba_hiriburun_abiatzen_da_asteburu_honetan

MP3 jaitsi

Banakako XILABA Ipar Euskal Herriko bertsolarien xapelketa buruilaren 19an hasiko da Hiriburun, azaroaren 21an, Donibane Lohizunen bururatzeko. 28 bertsolarik kantatuko dute.

Finala aitzin, 4 kanporaketa, 3 final-heren eta 2 final-aitzineko izanen dira. Izturitzeko final-herenean sartuko da Odei Barroso, urriaren 31an. Amets Arzallus xapeldun-ordea, lehen final-aintzinekoan zuzenki sartuko da. Sustrai Kolina azken xapeldunak ez du parte hartuko

Odei Barroso bertsulariari hitza eman aitzin, Ainhoa Sarasua eta Lur Renteria epaile lanetan ariko direnekin solastatu da Kriztof Arotzarena.

2020eko Irailaren 17a

BERRIAK

Ibilaldi artistiko bat Uztaritzeko oihanean gordetua den Otsanz kapera ezagutzeko

ibilaldi_artistiko_bat_uztaritzeko_oihanean_gordetua_den_otsanz_kapera_ezagutzeko

MP3 jaitsi

Ondarearen eguna kari Uztaritzeko oihanaren xoko batean proposamen berezi bat egiten du Arantxa Lannes herriko artistak.

Igande honetan, Otsanz deitu kaperaren inguruan sortu du ibilaldi artistiko bat, tindua, dantza musika eta ipuina uztartzen dituenak. Ekhi Lambert, Miguel Etxeberri eta Xan Errotabehere-rekin batera, ibilaldi musikatu bat proposatuko dute.

Arantxa Idieder mintzatu da dantzari edota artista den Arantxa Lannes-kin.

Atsaldeko 4tan abiatuko da Otsanz Harriak Bizi ibilaldi artistikoa, eta ondotik Uztaritzeko txistulari taldea hor izango da animazioa segitzeko.

2020eko Irailaren 15a

BERRIAK

Zuraiden haurrak eramaten zituen autobus bat osoki erre da

zuraiden_haurrak_eramaten_zituen_autobus_bat_osoki_erre_da

MP3 jaitsi

Kanbotik Senpereko bidea egiten duen eskolako autobus batek su hartu du astelehen atsaldean Zuraiden. Autobus hortan zen haur baten aita, Emile Negueloua juntatu du Oihana Daguerrek.

Gurasoak kezkatuak dira, eta Euskal Elkargoaren gandik informazio gehiago izango dutela espero dute

2020eko Irailaren 15a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016