BERRIAK

Glisseguna : bere markak hartuak dituen hitzordua

glisseguna_bere_markak_hartuak_dituen_hitzordua

Fitness erakustaldiak fama geroz eta gehiago

Astelehen gau guziz fitness klaseak ematen ditu Xexili Etxartek Izturitzen atseko 7.30tan. Irailaren 16an da lehen kurtsoa, interesatuek deitzen ahal duzue: 06.86.07.06.35 telefono zenbakira.

MP3 jaitsi

2019ko Irailaren 16a

BERRIAK

Rock, Salsa ala Bachata klaseak Itsasun

rock_salsa_ala_bachata_klaseak_itsasun

MP3 jaitsi

Arantxa Idieder mintzatu da Peio Aguerre elkarteko kidearekin. Irailaren 13an, eta 18an, Itsasrock-ek ate idekitzeak egiten ditu Sanoki gelan. 20.00tik aitzina, dantza desberdinak deskubritzeko parada.

Kurtsoak urtean zehar asteazken eta ostiralez dira 19tatik aitzina. Xehetasunak itsasrock64@gmail.com edo facebooken.

2019ko Irailaren 13a

BERRIAK

Haur Eri elkartearen aldeko kantaldia

haur_eri_elkartearen_aldeko_kantaldia

MP3 jaitsi

Elgarrekin taldeak du antolatzen kontzertua, taldeko Sylvain Haiçaguerrekin mintzatu da Panpi Mercapide. Lehenik, kantariak egiten dauku pasa den udaren bilana.

2019ko Irailaren 11a

BERRIAK

"Hazten gaituen harreman bat"

_hazten_gaituen_harreman_bat_

MP3 jaitsi

Arantxa Idieder mintzatu da Lurramako Bixente Eiherabiderekin.

2019ko Irailaren 10a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016