BERRIAK

Jendeak irakurketa antzeztuaren azken emanaldia emanen dute

jendeak_irakurketa_antzeztuaren_azken_emanaldia_emanen_dute

MP3 jaitsi

Daniel Landartek idatzi: 'JendeakÀ¢Â€Â™ irakurketa antzeztuaren azken emanaldia, Leku Eder jatetxean izanen da Arruntzan abenduaren 2an arratsaldeko 5etan.

Ildoka deitu antzerki taldea sortu zen karia hortara. Peio Bixoko eta Bernadette Luro antzerkilariek, aipatu daukute urte batez eman duten antzezlana.

2018ko Azaroaren 26a

BERRIAK

Azaroaren 23ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2018ko Azaroaren 23a

BERRIAK

'Baloreak' taldeko Netsanetekin hizketan

_baloreak_taldeko_netsanetekin_hizketan

MP3 jaitsi

"Baloreak" nork ez du entzun kantu hau?

Giza balioak Euskal Herriko txoko guztietarat musikaren bidez helaraztea da proiektuaren xedea, https://www.baloreak.org webgunean dioten bezala. 5 haur kantuz, Euskal Herri osokoak, eta horietan Netsanet Baionakoa.

2018ko Azaroaren 23a

BERRIAK

Xabaltx forman asteburua berotzeko eta proiektu berrientzat

xabaltx_forman_asteburua_berotzeko_eta_proiektu_berrientzat

MP3 jaitsi

Sarako Pleka trinketak ez du bakarrik pilota proposatu nahi, kontzertuak izanen baitira orain hilabetean behin, ostiralez. Lehena gaur Xabaltxekin. Lapurtar kantaria Esker1000ren eszenatokian izanen da ere Baionan larunbatean.

Aitzaki huntaz baliatuz, bere aktualitatea nahi izan dugu berekin aipatu. Panpi Mercapiderekin berriz aipatu dute azken diskoa: "Loreak Askatu".

2018ko Azaroaren 23a

BERRIAK

Hiriburun ere euskara biziarazteko ekitaldiak

hiriburun_ere_euskara_biziarazteko_ekitaldiak

MP3 jaitsi

Euskaraldia kari, Hiriburun euskaraz bizitzeko aukera desberdinak proposatuko dituzte azaroaren 23tik abenduaren 3rat.

Ametza ikastolako animazio taldeko Ellande Ithurbiderekin mintzatu da Panpi Mercapide.

2018ko Azaroaren 22a

BERRIAK

Kalakan taldea, ikastolen aldeko egun garrantzitsua

kalakan_taldea_ikastolen_aldeko_egun_garrantzitsua

MP3 jaitsi

Igande honetan Urruñako polikiroldegian Kalakan taldearen kantaldia izango da. Arratsaldeko 4tan izanen da hitzordua eta Urruñako Ikastolako Besta taldeko Fredo Onchalorekin mintzatuko gara gaur, Maia Muruaga.

2018ko Azaroaren 22a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016