BERRIAK

Rubik konpainia Makean

rubik_konpainia_makean

MP3 jaitsi

Rubik konpainiaren ezagutza eginen dugu aste huntan, Makeako Irudikapen Eraikuntza Tailerran egonaldian egon baitira aste batez. ZuBi sareak sustengatzen duen lan berria sortzen ari dira.
Estitxu Zalduak, Juanjo Herrerorekin sortu konpainia aurkeztuko dauku.

http://www.rubiktheater.com
https://www.facebook.com/rubik.cia

2018ko Uztailaren 19a

BERRIAK

Uztaritzen, Tourraren Azke Itzulia

uztaritzen_tourraren_azke_itzulia

MP3 jaitsi

Igandean, uztailaren 22an, Frantziako "À‚ TourraÀ‚ " aitzaki, "À‚ Azken ItzuliaÀ‚ " antzerkia ikusten ahalko da Uztaritzen Lota aintzinean arratsaldeko 6etan, urririk.
Chimères antzerki taldeko Txomin Heguy eta Patxi Uzcudun antzerkilariek, Joû"l Jouanneau-k idatzi "À‚ Dernier rayonÀ‚ " antzerkia, emanen dute euskaraz.
AntolatzaileÀ‚ : Uztaritzeko Herriko Etxea, EKE eta 8KO taldeak dira. Pantxoa Etchegoin eta Peio Berhocohirigoienekin mintzatu da Panpi Merkapide.

2018ko Uztailaren 19a

BERRIAK

5 egun besta giroan Zuraiderentzat

5_egun_besta_giroan_zuraiderentzat

MP3 jaitsi

Uztailaren 19tik 23ra Zuraideko bestak izanen dira. Mattin Perez, Lea eta Paxkal Zuraideko komiteko 2 kiderekin mintzatu da, besten egitaraua ezagutzeko.
Erraiten digute duela zenbat denbora Zuraideko komitean direla.

2018ko Uztailaren 19a

BERRIAK

1.5km Baionan igerika

1_5km_baionan_igerika

MP3 jaitsi

Baionaren zeharkatzea igerika antolatzen du Aviron Baioneko igeriketa sailak. Mattin Perez, Eztitxu Vivancorekin mintzatu da. Igerilaria izan zen eta erraten digu noiz gelditu zituen goi mailako lasterketak.

2018ko Uztailaren 19a

BERRIAK

Populuen arteko besta Itsasun

populuen_arteko_besta_itsasun

MP3 jaitsi

Uztailaren 19tik 22ra iraganen da aurten errobiko festibala. À¢Â€ÂœPopuluen kantu sakonaÀ¢Â€Â izendatu dute aurtengo edizioa, keinu bat eginez urte hasieran zendu zen Josean Artzeri. Urtero bezala, kantu, musika, dantza, eztabaida eta gaualdi desberdinak lerrokatuko dira 4 egunez Itsasuko gune desberdinetan. Xehetasunak Ihintza Arrietarekin.

2018ko Uztailaren 18a

BERRIAK

Sarako elektrika lurperatua

sarako_elektrika_lurperatua

MP3 jaitsi

Elektrizitate sarea berritu dute Saran. 16 kilometro eta erdiko kablea sartu dute lurrean, airetik pasatzen ziren kableak kenduz. Honela, sarea hobetu eta itxura hobea eman nahi izan diote herriari. Herriko etxeko ordezkariekin mintzatu da, Ihintza Arrieta.

2018ko Uztailaren 17a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016