BERRIAK

Haurren parkea Kanbon

haurren_parkea_kanbon

MP3 jaitsi

Anim'aktionek Ttiki Park ekarriko du Kanbora otsailaren 15etik 20era. Mikel Amilibiak xehetasunak emaiten dizkigu.

2018ko Otsailaren 15a

BERRIAK

Astearte gizena Uztaritzen

astearte_gizena_uztaritzen

MP3 jaitsi

Hartzaro festibalaren azken atala iragan da astearte gauean Uztaritzeko karriketan, astearte gizenaren karietara. Abereak, Maiak, Zirtzilak eta bistan da Zanpantzarren auziko aktoreek hartu dute plaza. Marga Forestier-k murgiltzen gaitu giroan.

2018ko Otsailaren 15a

BERRIAK

Euskaldunen Historia

euskaldunen_historia

MP3 jaitsi

Itsasuko AEK-ko ikasleek lehen kronika bat egin dute Gure Irratiarentzat. Eta Euskaldunen historia kondatzen digute lehen ale hortan.

JPG | EH Historia (50 Ko)

2018ko Otsailaren 14a

BERRIAK

Baratzegintzaren gogoetak

baratzegintzaren_gogoetak

MP3 jaitsi

EHKO edo Euskal herriko agroekolojia alkartearen topaketak eginen dira Uztaritzen otsailaren 17 anÀ‚ ; eramanen den gogoeta nausietarik bat izanen daÀ‚  "À‚ identifikazioaÀ‚ "edo etxalte bat bere osotasunean ezagutzeko marka.
Alkarte honen parte harzaileak dira laborariak, kontsumizaileak eta ere gei hontan interesa duenak.
Biltzar nausia dener idekirik da eta hitzordua da larunbatean Uztarritzen, lapurdi gelan arrestiko 3 etarik goiti. Jokin Zaldunbidek Maite Lephaillen galderei erantzuten du.

2018ko Otsailaren 13a

BERRIAK

Berezkoen binazkako txapelketako pareak ezagunak dira

berezkoen_binazkako_txapelketako_pareak_ezagunak_dira

MP3 jaitsi

Berezkoetan beti, Larralde/Bilbao finalerdia gibelatua.

2018ko Otsailaren 12a

BERRIAK

Etxepare, Baionatik Pausura

etxepare_baionatik_pausura

MP3 jaitsi

Ostiral gau huntan Xaian, Pausun antolatzen da Etxepare lizeoaren aldeko kantu afaria. Izena eman behar dira 05 47 75 07 02rat deituz.
Aimar Lopezek emaiten dizkigu xehetasunaz ekitaldi huntaz.

2018ko Otsailaren 09a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016