BERRIAK

Oxtikenia berpizturik, kontzertua antolatu dute larunbatean

oxtikenia_berpizturik_kontzertua_antolatu_dute_larunbatean

MP3 jaitsi

Duela 30 urte, Senpereko herri zentroan kokatua den etxe bat erosi zuten hamarnaka herritarrek.

Herria biziarazteko helburuarekin, SCIak eta urtetan hainbat elkartek biziarazi dute Oxtikenia, tarte batez gaztetxea ere egon zelarik.

Azken garaietan dinamika eskasean zen lekua berriz dinamizatzeko elkartu dira 40 bat pertsona urtean zehar ekimen batzurekin lekua berpizteko.

Ekainaren 8an beraz 18.30tatik aitzina hiru rock kontzertu Oxtikenian: Judas Argarate (gipuzkoarrak) KODE eta Kaxkatu (lapurtarrak).


2024ko Ekainaren 07a

BERRIAK

Azken egunak, Askatasun Gosez saskia manatzeko

azken_egunak_askatasun_gosez_saskia_manatzeko

MP3 jaitsi

2016az geroz, Askatasun Gosez elkarteak proposatzen ditu 7 probintzietako produktuz osatu saskiak. Harrerari ematen dituzte etekinak, etxerat itzultzen diren preso eta iheslariak baldintza hobeagoetan bizi daitezen arduratzen den elkarteari.

50euroko saskiaren manatzeko azken epea ekainaren 5a da: askatasun.gosez7@gmail.com.

Panpi Mercapide Amaia Beyrie elkarteko kidearekin mintzatu da.


2024ko Maiatzaren 31a

BERRIAK

Anonyme Popular Baionan izango da bere azken kontzertuentzat

anonyme_popular_baionan_izango_da_bere_azken_kontzertuentzat

MP3 jaitsi

Anonyme Popular taldeak bere Agur Bira eginen du ondoko egunetan. Igor Elortza Aranoaren hitzak eta ahotsa, Rafa Rueda Etxeberriaren doinuak eta soinuak, eta Kulturaz-eko dapatisten irudiak eta dirudiak dira taldearen oinarri.

Duela urte ta erdi sortu ikus-entzunezko bertso taldeak, Gasteizen maiatzaren 31n, Baionan ekainaren 1ean eta Bilbon ekainaren 6an emango ditu bere azken kontzertuak.

Anonyme Popular talde osoa Baionako Biltxokon izango da larunbatean arratseko 7tan.

Arantxa Idieder mintzatu da Igor Elortzarekin.

2024ko Maiatzaren 30a

BERRIAK

"Gerla ene begietatik" argazki erakusketa Kanbon

_gerla_ene_begietatik_argazki_erakusketa_kanbon

MP3 jaitsi

Xalbador Kolegioko hirugarreneko ikasleek osatu duten argazki erakusketa bat ikusgai da maiatzaren 22a arte Kanboko mediatekan. "Gerla ene begietatik" izena du. Ikasleek, Gurs-eko esparrua bisitatzean, hartu dituzten argazkiak ikusten ahalko dira. Nahia Garat argazkilariarekin lan egin dute. Marga Forestier izan da erakusketa instalazioan, mintzatu da Nahia Garat eta ikasle batzuekin, eta lehenik Maritxu Etxeto, Xalbador kolegioko Arte Plastiko erakasleak aurkezten digu egitasmoa.

2024ko Maiatzaren 15a

BERRIAK

Epaiskan ze berri?

epaiskan_ze_berri_

MP3 jaitsi

Baionako pannecau karrikan kokatua den Epaiskan, larunbat honetan bertso bazkari bat antolatzen dute.

Bi bertsolari, bi belaunaldi, bi probintzia desberdinetarik datozenak elkartuko dituzte: Haira Aizpurua eta Onintza Enbeita.

Baliatu gira, Epaiskaren ondoko hitzorduak aipatzeko tartean maiatzaren 10ean antolatu duten kontzertua: Ikusiko! Baionako talde berriak joko du Debagoienako Neallta Folarekin.

Arantxa Idiederrek hitz egin du elkarteko kide den Martin Antxiarekin.

Erreserbatzeko bertso bazkariarentzat: 07 45 05 36 90


2024ko Maiatzaren 02a

BERRIAK

Lapurdiko haurrak taula gainean kantuz igandean

lapurdiko_haurrak_taula_gainean_kantuz_igandean

MP3 jaitsi

Baxe Nafarroa eta Xiberoko kanporaketen ondotik Gure Irratiak antolatu Lapurdiko Haur Kantu Txapelketaren txanda izango da Maiatzaren 5ean Larresoron, Ote lore elkartearen laguntzarekin. Txapelketa baino gehiago, euskarari eta euskal kantugintzari plaza bat eskaintzeko lekua izango da eguna, eta parada eder bat haurrentzat eszena gaineko esperientzia bizitzeko.

Aurten sekulan baino izen emate gehiago izan dugu, orotara 40 kantu emango dituzte berrehun bat haurrek.

Epaimahaiak goiz bukaeran haurtxoei eta arratsalde bukaeran gaztetxoei banatuko ditu sariak. Maitena Beheran, Marilou Lapeyrade, Patxi Amulet, Antton Larrandaburu eta Kattalin Indaburu musikari, kantariak izango dira aurtengo epaimahaiko kideak. Horrezgain, publikoak ere bere kantuarentzat bozkatzen ahalko du goizean, eta arratsaldean.

Berezitasun bat izango du aurtengo edizioak, Maite Idirin urtetan Lapurdiko Haur Kantu Txapelketaren bultzatzaile eta laguntzaile izan den artista gogoan izango dugulako. Epaimahai kideek Maite Idirinen kantu bat eskainiko dute, txapelketa bukatzerakoan.

Edateko eta jateko izango da bertan, sartzea egun erdiarentzat 8 eurotan izango da, 10 eurotan egunarentzat eta urririk 12 urte artekoentzat.


2024ko Maiatzaren 02a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016