EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Txoria Txori Hegoaldean kantatzea edo Baionan, ez du gauza berdina egiten, hemen folklorea da !"

_txoria_txori_hegoaldean_kantatzea_edo_baionan_ez_du_gauza_berdina_egiten_hemen_folklorea_da_

MP3 jaitsi

Asteazken goiz honetan gure gomita Mikel Amilibia izan dugu.

Arrangoiztarra ez da mugatzen arlo bakar batean: kantari, animatzaile, suhiltzaile, kosmetika egile, edo politikan ere.

Panpi Mercapiderekin bazuten zer aipa ordu batez.

2023ko Abenduaren 06a

EMANKIZUNAK | ASPALDIKO GAZTEAK

Aspaldiko Gazteak 2023 12 05

aspaldiko_gazteak_2023_12_05

MP3 jaitsi

Gaur Itsasura joanen gira xaharrentzat proposatu ekintza desberdinak aipatzeko. Gizarte Ekintzako Udal Zentroak bidean eman duen elkartasun garraioa aipatuko digu besteak beste Maialen Ospital hautetsiak.

Idekia, adin ederrekoen elkarteak astero proposatzen dituen elkarretaratze, ateraldi eta animazioak aipatuko ditugu Michel Ithurburua eta Marie-Ange Aguerre bulegoko kideekin.

2023ko Abenduaren 05a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2023 11 28

adi_2023_11_28

MP3 jaitsi

Chill Mafia, Patrice "Watson" Dumora, Galder, Viewer, The Smile, Gablé, Princess Thailand, Carmen Sea, Brotchen Des Todes, Les Tambours du Bronx, Descartes A Kant, Muscle Vest.

2023ko Azaroaren 29a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Soka Tira da beharba kirol bakarra, nun gibelka irabazten den!"

_soka_tira_da_beharba_kirol_bakarra_nun_gibelka_irabazten_den_

MP3 jaitsi

Gure Irratiko estudioetan ginuen Gabi Etxart Ezpeletarra.

Bankaria izana, Mendi kaskoetako lasterketa antolatzailea, munduko antolatzaile zaharrenetarikoa omen! Herri Jokoak, Napurrak elkartea, seminarioko orroitzapenak aipatu dizkigu besteak beste.


2023ko Azaroaren 29a

EMANKIZUNAK | DISKO GOGORRA

Disko Gogorra #20

disko_gogorra_20

MP3 jaitsi

Francis Facultatif naiz, urte osoan, eta hilabetero munduaren itzulia musikan egitea proposatzen dautzuet.

Hilabete honetako emankizunean:

  • Taxi Kebab
  • Sinead O'Connor eta The Chieftains
  • Marcel Cellier-ko "L'Albanie folklorique"
  • Disclosure eta Fatoumata Diawara
  • Paola Turci
  • G.A.C Vozes a lutta
  • Las Penas Alegras
  • Ti Emile
  • Idrissi Samouaro
  • Las Grecas
  • Luis Llach
  • Lila Downs

2023ko Azaroaren 27a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2023 11 21

adi_2023_11_21

MP3 jaitsi

Esanezin, Joseba Irazoki, Ezpalak, The Blackening, Skinshare, Mock Media, Delgres, Jwles & Mad Rey, Blockhead, Corde, Eight Sins, Body Prison.

2023ko Azaroaren 22a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016