KRONIKAK
ZE LAN

Egiazki Patxarana

egiazki_patxarana

MP3 jaitsi

Camille Fourt Arteagak, Benjamin anaiarekin sortu enpresa aurkezten digu: Egiazki likoreak. Tokiko laborantxari lotua den Patxarana egiten dutela erraiten digu.
http://www.egiazki.com
https://fr-fr.facebook.com/Egiazki-649111351898181

2018ko Otsailaren 27a

KRONIKAK
KULTURA

Atalaten topaketa festibala

atalaten_topaketa_festibala

MP3 jaitsi

"Rencontres sur les Docks" festibala aipatzen digu Anaiz Aguirre Olhagarayek egun Zinema kronikan, baina ez bakarrik.

2018ko Otsailaren 23a

KRONIKAK
ZAZUKERIAK

Dubai, Loto eta Penoplastia

dubai_loto_eta_penoplastia

MP3 jaitsi

Inoiz pentsatu ez duguna ala ere gertatzen da munduan zehar, horren gibeletik doa Panpi Merkapide bere Zazukeriekin.

2018ko Otsailaren 23a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Hazparneko zuhaitzak

hazparneko_zuhaitzak

MP3 jaitsi

Gabriel Durrutyrekin suaren aipamena segitzen dugu aste huntan, Hazparneri interesatuz.

2018ko Otsailaren 22a

KRONIKAK
LURRALDE EREMUAK

Hameka bider bi

hameka_bider_bi

MP3 jaitsi

Errobi Lurralde eremuko berriak hartzen ditugu egun, Berttolo Heguyrekin, eta esplikatzen digu lehenik Hameka Euskaraz hitzordua bi herritan eginen dela aurten.

2018ko Otsailaren 20a

KRONIKAK
KULTURA

Haurren hitzak esan, berriz esan

haurren_hitzak_esan_berriz_esan

MP3 jaitsi

Joseba Aurkenerenarekin haurren hizkera eta hitzak ezagutzen segitzen dugu gaur.

2018ko Otsailaren 16a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016