KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

"Belfast filmarekin kasik lokartu naiz, eta zinegelan zurrunga batzu entzun ditut"

_belfast_filmarekin_kasik_lokartu_naiz_eta_zinegelan_zurrunga_batzu_entzun_ditut_

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal Idiartek bi film ingles aipatu dizkigu.

  • Belfast filma estetikoa izanik ere, aspertu da Otxanda.
  • Ali eta Ava aldiz gustukoa izan du, bi pertsona desberdinen arteko topaketa ederra.

2022ko Martxoaren 23a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

"Poesiaren bidez eguneroko bizia kronikatzen dute, intimoari hitz eginez unibertsala hunkitzen dute"

_poesiaren_bidez_eguneroko_bizia_kronikatzen_dute_intimoari_hitz_eginez_unibertsala_hunkitzen_dute_

MP3 jaitsi

La Maravillosa Orquesta del Alcohol Burgosko taldea aiptu digu Joanes Garcia Basurkok bere azken kronikan. 2011an sortu taldea, La MODA izenarekin ezagun egin da eta 7 lagunez osatu da.

Folk eta Rock doinuak nahasten dituen taldearen azken diskoa Gorka Urbizuk ekoiztu die.

2022ko Martxoaren 21a

KRONIKAK
LIBURU/DISKA

Ukraina, gerlatik haratago

ukraina_gerlatik_haratago

MP3 jaitsi

Gaur, Anne Lise Arnaud Cazamayouk nota baikorrak ekarriko dizkigu Ukrainatik. Bi musika talde aipagai Dakha Brakha eta Dakh Daughters.

2022ko Martxoaren 12a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

H6, Txinako ospitale erraldoi baten barna ezagutzeko dokumentala

h6_txinako_ospitale_erraldoi_baten_barna_ezagutzeko_dokumentala

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal-Idiart zinema kronikariaren aste honetakoak:

  • H6 Shangaiko ospitale barnekoaz dokumentala.
  • Vanille haurrendako marrazki biziduna
  • Municipale esperientzia itxura duen dokumental-film bat

2022ko Otsailaren 25a

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

Bi neska neraberen istorio ilunak

bi_neska_neraberen_istorio_ilunak

MP3 jaitsi

Bi neska neraberen istorio ilunak gogorarazi dauzkigu aldi honetako aipamenean, Nora Arbelbide Miarritzeko Mediatekako langileak.

GOLGOTA Xabier Montoiaren liburuak eta BERRI TXARRAK-en kantu batek Maravillas Lamberto Nafartar gaztearen istorioa kondatzen dute.

Eta Txomin Peillenek idatzi ZALDI BELTZAK ZERUAN liburuaren ZAKUR BAZKA zatiak Xiberotar neska bati gertatua oroitarazten du À¢Â€Â“ lotura honetan ere irakur ditzakezue.

2022ko Otsailaren 25a

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Elise Dileten hilabeteko liburu hautuak

elise_dileten_hilabeteko_liburu_hautuak

MP3 jaitsi

TOTOTOTO haur liburua eta Izurdeen Aurreko Bizitza liburua aurkeztuko dauzkigu gaur, IKAS pedagogia zentroko Elise Diletek bere kronikan.

2022ko Otsailaren 18a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016