BERRIKETARIAK | URRUñA

Escape Game bat Urruñako herriko etxean asteburu honetan

escape_game_bat_urrunako_herriko_etxean_asteburu_honetan

MP3 jaitsi

Urruñako herriko etxeko berriak, hilabete honetan ere Ione Josiérekin:

  • Euskararen Urtaroaren bilana egin digu lehenik, 200-300 pertsona hunki dituenak.
  • Eguberriko ekimenak ere antolatzen dituzte, abenduaren 20a arte tartean, merkatua, olentzeroren etorrera edo Escape Game berezia herriko etxe barnean.
  • Gazteak eta demokrazia parte hartzailea
  • Aitzinkonduak ere gogoetan sartzen dituzte
  • Eskolako jazarpenaren kontrako iniziatiba bat
  • Mendien inguruko gogoeta

2023ko Abenduaren 15a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

"Musika oso zinematikoa da Rone artistarena"

_musika_oso_zinematikoa_da_rone_artistarena_

MP3 jaitsi

Joanes Garcia Basurkok, urtea bururatzeko kronikan Erwan Castex artista entzunarazi nahi digu, edo bere artista izenarekin hobeki ezagutzen duguna: Rone.

Aurten atera duen L(oo)ping zuzeneko lana estakurutzat hartu du, artista honen ezagutarazteko. Usaian soinu elektronikoak lantzen ditu musikariak, bainan zuzeneko honentzat bere ibilbideko kantu batzu birmoldatu ditu orkestra sinfoniko baten laguntzarekin.

2023ko Abenduaren 15a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Abenduaren 14ko Etxalar eta Baztango berriak

abenduaren_14ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztan eta inguruko berriak 8.45ean.

2023ko Abenduaren 14a

BERRIKETARIAK | LEHUNTZE

Abenduaren 14ko Lehuntzeko berriak

abenduaren_14ko_lehuntzeko_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan, bi astero Pierre Guillemotonia laguntzailearen Lehuntzeko berriak.

2023ko Abenduaren 14a

BERRIAK

Kanboko gaztetxeak bere 25 urteak, Su ta Gar taldearekin ospatuko ditu

kanboko_gaztetxeak_bere_25_urteak_su_ta_gar_taldearekin_ospatuko_ditu

MP3 jaitsi

Egun handia ospatuko du larunbat honetan Kanboko Gaztetxeak.

Duela aste gutti Itsasuko gaztetxeak 35 urte betetzen bazituen, Kanboko Emaitza gaztetxeak 25 beteko ditu, egitarau eder batekin: Su Ta Gar izanen baitute afixa buru.

Parada ezin hobea, 25 urte horien iblbidea aipatzeko, bi kiderekin. Olatz Idoate egon da, sorreran zen Mayi Saint Esteben, eta gaur egun gaztetxeko kide den Luma Hirigoienekin.

Aurresalmentak egunean egingo dira, larunbatean eguerditan denentzat gelan, eta 17:00etatik goiti H2Biere ostatuan.

Tokiak mugatuak izanen dira eta kanpoan aterpe bat izanen da.

2023ko Abenduaren 14a

BERRIAK

Oihaneki : zaldiek lagunduta, ahultasunak edo elbarritasunak gainditzeko gunea

oihaneki_zaldiek_lagunduta_ahultasunak_edo_elbarritasunak_gainditzeko_gunea

MP3 jaitsi

Zaldiaren laguntzaz, gizarteratzea edota ongizatea proposatzen du Oihaneki, Jatsuko elkarteak.

Hiriburu, Hazparne eta Kanbo artean, 30bat hektarea oihanen erdian da Ekiterapia egiten duen zalditegia.

2019an sortu elkartean Mathilde Bordenave psikomotrizialaria ta ekiterapeuta, eta Elodie Novelac zaldi irakasle eta sofrologoa ari dira lanean. Haur eta heldu ahulduak laguntzen dituzte, eritasun bat dutenak, elbarritu ala prekaritate sozial luzean direnak.

Zalditegira hurbildu da Arantxa Idieder, Ximun Dolhare elkarteko presidentearekin gunearen bidita egin du.

2023ko Abenduaren 13a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016