BERRIKETARIAK | ITSASU

Martxoaren 20ko Itsasuko berriak

martxoaren_20ko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenetan 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2023ko Martxoaren 20a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Martxoaren 20ko Azkaingo berriak

martxoaren_20ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2023ko Martxoaren 20a

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Hilabeteko liburu gomendioak : Zorri Zoragarriak eta Lurbinttoko Ohoinak

hilabeteko_liburu_gomendioak_zorri_zoragarriak_eta_lurbinttoko_ohoinak

MP3 jaitsi

Usaian bezala, haurrendako liburu bat eta helduek errazki irakur dezaketen beste liburu bat aurkeztu dizkigu Elise Dilet Ikas euskal pedagogia zentroko langileak.

  • Zorri Zoragarriak - Uxue Alberdi eta Ainara Azpiazurena, haurrei zuzendua.
  • Lurbinttoko Ohoinak - Adur Larrearen liburu grafikoa.

2023ko Martxoaren 20a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

Otxanda zinema kronikariaren bi film aipamenak

otxanda_zinema_kronikariaren_bi_film_aipamenak

MP3 jaitsi

Zinema kronikan, Otxanda Larzabal Idiart-ek bi film aipatuko dizkigu:

2023ko Martxoaren 20a

BERRIAK

Entrexatak eta AH! taldeen ahotsek Elizaberriko kapera berotuko dute

entrexatak_eta_ah_taldeen_ahotsek_elizaberriko_kapera_berotuko_dute

MP3 jaitsi

Ezkia ikastolaren 50. urte mugaren ospakizunek segitzen dute.

Martxoaren 24an ostiralean, Hazparne Elizaberriko kapera ttipian bi talderen botzak aditzen ahalko dira 20.30tan: Entrexatak eta À¢Â€ÂœAH!À¢Â€Â deitu talde berria, azken honek bere lehen kontzertua emango du. Mikele Duhalde eta Eztitxu Oillarburu lehen taldean ari dira eta Pantxix Bidart AH! talde berrian. Antolatzaile, eta Ezkian ikasle izan diren kantari hauekin mintzatu da Arantxa Idieder.

2023ko Martxoaren 20a

BERRIAK

Itsas laminak korrika ariko dira igandean Angelun

itsas_laminak_korrika_ariko_dira_igandean_angelun

MP3 jaitsi

Martxoaren 19an iraganen da Itsas Laminen korrika Angelun. Emazteeri soilik zuzendua, 10 kilometroko ibilbidea proposatzen du Angeluko Kimua ikastolak, La Barre itsas bazterretik abiaturik. Aurten, gainera, bigarren aldiko, Ikastolen arteko lehia ere plantan ezarria da. Antolaketa taldeko Jon Errekart-ek xehetasunak eman diskigu.

2023ko Martxoaren 17a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016