BERRIKETARIAK | ETXALAR

Irailaren 15eko Etxalar eta Baztango berriak

irailaren_15eko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2022ko Irailaren 14a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Irailaren 12ko Azkaingo berriak

irailaren_12ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2022ko Irailaren 12a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Irailaren 12ko Itsasuko berriak

irailaren_12ko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenetan 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2022ko Irailaren 12a

BERRIAK

Jantzien erakusketa, Baiona hiria bere historian kokatuz

jantzien_erakusketa_baiona_hiria_bere_historian_kokatuz

MP3 jaitsi

Baiona hiriaren istorio parte bat, jantziekin kondatua. Hau da proposatzen duena Maritzuli konpainiak Baionako kalostran, oraindik zonbait egunez, asteazkenean irailaren 14an bururatzen baita.

Dantzarien jantziak ezagutzen ditugunak, baita 18 edo 16 garren mendeko dantzari baionarren jantziak ere. Maritzuli konpainiako Jon Olazkuagarekin egin du bisita Arantxa Idiederrek.

Erakusketa Baionako kalostran, Espania karri aldetik sartuz, 9.00 À¢Â€Â“ 12.30 eta 14.00 eta 18.00ak artean irailaren 14a arte.

2022ko Irailaren 12a

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

"Gure seme-alabak ez dira gureak, bizitzaren seme-alabak baizik"

_gure_seme_alabak_ez_dira_gureak_bizitzaren_seme_alabak_baizik_

MP3 jaitsi

Aurten ere gurekin izango da Nora Arbelbide, Biarritzeko mediatekako langilea.

Kronikariak, 1883an Libanon sortu zen Khalil Gibran idazle eta olerkaria aipatu digu. Joseba Aurkenerenaren azken liburuan euskarazko olerki bat irakurtzerakoan deskubritu du idazlea.

Benito Lertxundik, bere olerki bat euskaraz kantatu zuen ere "Gaua eta Ni".

2022ko Irailaren 12a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

"Shabu film freskoa atxeman dut, interesgarria litaike jakitea nerabeek zer dioten"

_shabu_film_freskoa_atxeman_dut_interesgarria_litaike_jakitea_nerabeek_zer_dioten_

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal-Idiart zinema kronikari famatua berriz gurekin dugu aurten. Bi astero ostiralez goizeko 9:45ean eta atsaldez 18:40ean ikusi dituen film batzu aipatuko dizkigu arten ere. Aldi honetan:

  • Le Pharaon, le Sauvage et la Princesse Kirikou animaziozko filmarekin egin zen Michel Ocelot-ren azkena da, hiru istorio kondatzen ditu aldi honetan.
  • Shabu Shamira Raphaû"laren filma, Rotterdamen 14 urteko pertsonai baten gora beherak segitzea gustuko izan du gure kronikariak.


2022ko Irailaren 09a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2026

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016