BERRIAK

Uztaritzeko herriko etxearen 2022ko lehen proiektua, bere egoitza berria

uztaritzeko_herriko_etxearen_2022ko_lehen_proiektua_bere_egoitza_berria

MP3 jaitsi

Aurten ez dute herriko auzapezek agiantzarik egiten ahal presentzialean. Hortako, Gure Irratian, auzapez batzuei hitza emaiten diegu urtarril huntan.

Gaurkoan, Uztaritzeko auzapeza dugu gurekin. Bruno Carrerek erran dizkigu zointzu diren 2022ko Uztaritzeko proiektu garrantzitsuenak, Olatz Idoate haren gana joan da.

2022ko Urtarrilaren 21a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

"Maliren dekolonizazioa ezagutzeko balio du filmak"

_maliren_dekolonizazioa_ezagutzeko_balio_du_filmak_

MP3 jaitsi

Twist à Bamako filma aipatu dauku lehenik hilabate honetan Otxanda Larzabal-Idiart kronikariak. Maliren deskolonizazioa, transizio politiko baten garaia, amodio istorio bat duelarik erdigunean.

Bestaldea, sarean urririk diren streaming plataformetan ikusgai diren film batzu ere aipatu dizkigu. Tartean Hunger Bobby Sands eta gose greba oinarri, baita Kuessipan ere, bi Inuit neska gazteren laguntasunetik abiatzen da istoria.

2022ko Urtarrilaren 21a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2022 01 18

adi_2022_01_18

MP3 jaitsi

Vivak, Markes Iraizoz, Ghau, In Loving Memory, Black Country, New Road, Sun June, Snooplog, Muse, The Wombats, Mouss et Hakim, Korn, Cult Of Luna

2022ko Urtarrilaren 19a

BERRIKETARIAK | SARA

Urtarrilaren 18ko Sarako berriak

urtarrilaren_18ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2022ko Urtarrilaren 19a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Urrarrilaren 19ko Makea eta Lekorneko berriak

urrarrilaren_19ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2022ko Urtarrilaren 19a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Urtarrilaren 17ko Azkaingo berriak

urtarrilaren_17ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2022ko Urtarrilaren 17a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2026

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016