BERRIKETARIAK | ETXALAR

Apirilaren 22ko Etxalar eta Baztango berriak

apirilaren_22ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2021eko Apirilaren 22a

BERRIAK

Azéri bazkaria etorkinen alde

azeri_bazkaria_etorkinen_alde

MP3 jaitsi

Maiatzaren 1ean, Makean, Azéri bazkaria proposatuko du Eskuz Esku etorkinen aldeko sustengu taldeak.

Elkarteak aterbetzen duen errefuxiatuetarik den Avaz entzun aitzin, Chantal Oillarburu eta lehenik Arantxa Uhaldek oroitarazi dauku zertan diren eta noiz abiatu zen sustengu taldea.

Makeako Mindegian berreskuratu beharko da bazkaria 12eurotan, lehenik erreserbatuz, apirilaren 28a aitzin.

Deitzen ahal da 06 08 18 15 93rat edo Facebooken bidez.

2021eko Apirilaren 22a

BERRIKETARIAK | HIRIBURU

Apirilaren 21eko Hiriburuko berriak

apirilaren_21eko_hiriburuko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean Mathieu Elgoihen laguntzailearen berriak.

2021eko Apirilaren 21a

KRONIKAK
KULTURA

"Bidaia miresgarri bat da Leo Perutzen liburua, badira gauza ilunak baina koloretsuak ere"

_bidaia_miresgarri_bat_da_leo_perutzen_liburua_badira_gauza_ilunak_baina_koloretsuak_ere_

MP3 jaitsi

Ikas zentroko Elise Dilet dokumentalistak hilabete honetan bi liburu aurkeztu dizkigu: Zank eta Zoe, Jainko-jainkosen lasterketa Mikel Valverdek idatzia. Eta Leo Perutzen, Gauez harrizko zubiaren azpian.

Panpi Mercapide hurbildu da Uztaritzeko Ikas zentrora.

2021eko Apirilaren 21a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2021 04 20

adi_2021_04_20

MP3 jaitsi

Ekine, Ander Pikowsky, Panda Valium (Orbel remix), Mercurials, Dirtwire, Jess Joy, Odezenne, Youssoupha, The Offspring, Silverstain, Cannibal Corpse, Distant

2021eko Apirilaren 21a

BERRIKETARIAK | SARA

Apirilaren 20ko Sarako berriak

apirilaren_20ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak.

2021eko Apirilaren 20a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2026

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016