BERRIAK

Carpe Diem VIP guneak ongi izatea ematen du erdigunean

carpe_diem_vip_guneak_ongi_izatea_ematen_du_erdigunean

MP3 jaitsi

À¢Â€ÂœCARPE DIEM VIPÀ¢Â€Â Vis lÀ¢Â€Â™Instant Présent "ongi izaite" gunea ideki berri dute Uztaritzen Arruntzako bidean.

Arlo ezberdinetako terapeuten arteko zentroa, baita dute-saloina ere atxeman daitezke. Bizi leku bat izan nahi du, norberak bere ongi izaitea garatzeko gisan. Serena Vincenzi-Lordon proiektu sortzailea eta Estitxu Mugika parte hartzailearekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.

Gune hortan, ere Maud Merpillat sofrologoa eta Sybille Pierrot magnetismoan eta meditazioan berezitua ari dira. Quitterie Setoainek ere Kundalini Yoga klaseak emaiten ditu.

2021eko Urtarrilaren 22a

KRONIKAK
KULTURA

"Andrea Laszlo De Simone fantasiaz eta elegantziaz beteriko pop gizon sumea"

_andrea_laszlo_de_simone_fantasiaz_eta_elegantziaz_beteriko_pop_gizon_sumea_

MP3 jaitsi

Musika kronikari berria Gure Irratian, Joanes Garcia Basurco musikazalea. Usopop festibaleko sortzaileetako bat, Astelehen Urdinak Euskal Irratiak sarearentzat Patxi Dutournierekin musika saioa egiten zuena garaian.

Aldi honetan, italiar musikari batetaz maitemindu da: Andrea Laszlo De Simone.

2021eko Urtarrilaren 22a

BERRIKETARIAK | UZTARITZE

Urtarrilaren 20ko Makea eta Lekorneko berriak

urtarrilaren_20ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2021eko Urtarrilaren 21a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Urtarrilaren 21eko Etxalar eta Baztango berriak

urtarrilaren_21eko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2021eko Urtarrilaren 21a

BERRIKETARIAK | LEHUNTZE

Urtarrilaren 21eko Lehuntzeko berriak

urtarrilaren_21eko_lehuntzeko_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan, bi astero Pierre Guillemotonia laguntzailearen Lehuntzeko berriak.

2021eko Urtarrilaren 21a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2021 01 19

adi_2021_01_19

MP3 jaitsi

Txilly, Sodade, Liher, Hortzak, Mute Choir, Casual Choir, Casual Friday, Unwed Sailor, Peel Dream Magazine, Soulwax, Louis X Armstrong, Eyehategod

2021eko Urtarrilaren 20a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2026

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016