BERRIAK

Etiopatia, beste manera batez artatzeko

etiopatia_beste_manera_batez_artatzeko

MP3 jaitsi

Zer da etiopatia? Osteopatiari konparatzen ahal ote da?

Maialen Berra Zubieta etiopata da, eta berriki Baionako santizpiritu auzoan artagela bat ideki du Arnaud Auzirekin. Etio, edo zergatia aurkitzeko helburuarekin, luzaz hitz eginez hasten du beti etiopatak bere saioa, gorputza manipulatu aitzin.

Arantxa Idieder joan da bere bulegora, artatzeko manera hori hobeki ezagutzeko.

2020eko Urtarrilaren 30a

BERRIAK

Xixon Baguette elkartearen erdigunean, metal musika

xixon_baguette_elkartearen_erdigunean_metal_musika

MP3 jaitsi

Duela zonbait hilabete sortu Xixon Baguette elkarteak, Metal musika sustatu nahi du.

Donibane Ziburuko Gaztetxean otsailaren 1ean Torheit, Inertzia eta Red Dead taldeak gomitatu dituzte.

Panpi Mercapidek gehiago jakin nahi izan du Xixon Baguette elkarteaz. Frank Harriet, Mikel Etxeberri eta Eneko Feldmann kidek izenaren jatorria aipatu diote.

2020eko Urtarrilaren 30a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Julen Jaureguy kronikari berriak erreka bazterrera eraman gaitu

julen_jaureguy_kronikari_berriak_erreka_bazterrera_eraman_gaitu

MP3 jaitsi

MIFEN (Fauna eta natur-guneen lehen irakaspen etxea) eta MIFENEC (aholku eta ikerketa zentroa)-n arduradun tekniko den Julen Jaureguyrekin, hilabetero kronika berri bat proposatuko dautzuegu Gure Irratian.

Gizarteratze lan sozial bat eramaiten du Emmanuel De Joanthok Urketan sortu elkarteak, Pascal Garciarekin.

Panpi Mercapide Julen Jaureguyrekin mintzatu da Itsasuko "Laxia" erreka bazterrean. Ondoko hilabetean segituko dugu Julen Jaureguyrekin, errekako garbitasuna aipatzen, jendarteak gero ta gehio kasu emaiten du iduriz.

2020eko Urtarrilaren 30a

KRONIKAK
KULTURA

Hiru liburu gomendio hilabete honetan Elise Diletekin

hiru_liburu_gomendio_hilabete_honetan_elise_diletekin

MP3 jaitsi

Hilabeteko kronika honetan, Ikas pedagogia zentroko langileak haurrendako album bat, eta helduentzat bi liburu aurkeztu dizkigu.

Etxe Honetan Aintzane Usandizaga idazle lanetan eta Gaston-ek ilustraturik.

Erran Gabe Doa Maddi Zubeldiaren eleberria.

Ibon Martin-ek idatzi Isiltasunaren Itsasargia eleberria euskaratua.

2020eko Urtarrilaren 29a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Ezinbesteko laborantxa tresnak baratzezainaren bizkarra zaintzeko

ezinbesteko_laborantxa_tresnak_baratzezainaren_bizkarra_zaintzeko

MP3 jaitsi

Hilabetero bezala Elena Aguerre baratzezainarekin, Lekornen kokatua den Garro kooperatibara joango gira. Baratzegintza etxalde biologikoan da Garro, 9 hektara lurrekin, kooperatiban kudeatua dena.

Arantxa idieder joan da Lekornera, Elena Aguerrekin hasi bisita segitzera, aldi honetan bereziki erabiltzen dituzten makinak aipatu dizkio.

2020eko Urtarrilaren 29a

BERRIAK

Physis versus Nomos taldeak Baionan joko du larunbat eguerdian

physis_versus_nomos_taldeak_baionan_joko_du_larunbat_eguerdian

MP3 jaitsi

Physis versus Nomos taldea ariko da larunbat honetan, Baionako Epaiska ostatuan. Berezitasun bat eskaintzen du elkarteak, merkatu eguna baita larunbat goizetan, eguerditan kontzertu eta pintxo momentu bat Pannecau karrikan.

Donostia aldeko taldeak joan den urtean atera zuen bere azken diskoa. Physis versus Nomos taldeko kide den Beñat Antxustegirekin mintzatu da Arantxa Idieder.

2020eko Urtarrilaren 29a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2026

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016