BERRIAK

Aspaldiko ohitura biziaraziz, Kabaret gaua antolatzen dute Itsasun

aspaldiko_ohitura_biziaraziz_kabaret_gaua_antolatzen_dute_itsasun

MP3 jaitsi

Itsasun ohitura zen denboran gaualdiak antolatzea, kantari, antzerkilariekin, jateko eta edatekoa eskainiz. Usaia onak mantendu nahian, Arrokagarai ikastolako “euskaraz bizi” taldeak berriz bultzatu nahi izan du Kabaret gaualdia.

Azaroaren 23an, larunbatean Itsasuko Gaztetxea deitu gelan gaueko 7etarik goiti, antzerki kantu eta istoriak entzunez afaltzen ahalko duzue 17 euroren truk. Panpi Mercapide, Jokin Irungarai antolaketakoarekin mintzatu da.

Kasu izen emaiteak azaroaren 20an bukatzen dira: euskarazbizi.arrokagarai@gmail.com.

2024ko Azaroaren 20a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Kultura mailan, nahi izan dut nire harri ttipia eman gure garapeneko bidean"

_kultura_mailan_nahi_izan_dut_nire_harri_ttipia_eman_gure_garapeneko_bidean_

MP3 jaitsi

Filgi Claverie, Biarritzeko kultur eragilea izan dugu gomita astezken honetan.

Kultura arloan, egitura desberdinen sortze edo garapenean parte hartu du: Eihartzea kultur etxea, Euskal Kultur Erakundea, Seaska, Biarritz Culture, Maitaldia, Dantzaz konpainia edota Errobi lurralde eremuko kultura zuzendari gisa ere.

Ibilbide oparo eta anitza izan du Filgi Claverie-k

Biarritz Culture aipatu digu emankizunaren bigarren zati honetan. Baina Filgi Claverieren aktualitatea orain erretretan sartu denetik, Hazkurri bankuan laguntzaile dela orain.

Urtero bezala garai honetan, asteburuan azaroaren 22, 23 eta 24an Frantzia mailan janari eta oinarrizko produktuen bilketa asteburua da, eta hori ere xehekiago aipatu digu Claveriek.

MP3 jaitsi

2024ko Azaroaren 20a

BERRIKETARIAK | SARA

Azaroaren 19ko Sarako berriak

azaroaren_19ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 9:10ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2024ko Azaroaren 19a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Azaroaren 19ko Azkaingo berriak

azaroaren_19ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 9:10ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2024ko Azaroaren 19a

KRONIKAK
EKE | ELEKETA

“Plazer handia egin zidan, norbaitek Mirentxu deituz, hara ez naiz gehiago Alexariako semearen emaztea”

_plazer_handia_egin_zidan_norbaitek_mirentxu_deituz_hara_ez_naiz_gehiago_alexariako_semearen_emaztea_

MP3 jaitsi

Laurent eta Mirentxu Apeztegi Arbonako senar-emazteak entzunarazi dizkigu hilabete honetan Terexa Lekunberri kronikariak.

Laurent arbonarra sortzez, eta Mirentxu hortik hurbil bainan mugaz bestealdean amaiurkoa da.

Arbonaren aldatzea, etxaldeen galtzeaz, laborari seme ezkongabeez eta Amaiurtik Arbonara heltzean, kanpotiar izaitetik "herritartua" sentitzea aipagai besteak beste.

2024ko Azaroaren 19a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Azaroaren 18ko Itsasuko berriak

azaroaren_18ko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenetan 9:10ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2024ko Azaroaren 18a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016