BERRIAK

Markorekin duzue hitzordua ostegun honetan Miarritzen

markorekin_duzue_hitzordua_ostegun_honetan_miarritzen

MP3 jaitsi

"Les Godillots" Gerla Handiko soldaduen zapata lodi eta azkarrak izaiteaz gain, Olier idazleak eta Marko marrazkilariak sortu dituzten komikien izena da.
Bostgarren eta azken alea ateratu dute "Un petit dernier avant la paix" izenekoa. Arratsalde honetan 5etan aipatuko dutena Biarritzeko mediatekan eta ondoko asteetan ere.

Markorekin hitzegin du Panpi Mercapidek, eta marrazkilariak aipatu dio "Les Godillots" abentura behar baino laburrago izan dela.

2018ko Azaroaren 29a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Izaia ongi hautatu eta zergatik ez ondotik landatu

izaia_ongi_hautatu_eta_zergatik_ez_ondotik_landatu

MP3 jaitsi

Juan Migel Olaizola kronikariaren tartean, aste honetan eguberriko giroan sartzen gira izaiaren hautaketarekin, eta bereziki ondokoari pentsatuz.

Bi astero asteazkenarekin gurekin da Juan Migel, gaurdanik zuen galderak idazten ahal dituzue abenduaren 12an erantzuten ahalko du (gure.irratia@gmail.com).

2018ko Azaroaren 29a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Azaroaren 28ko Makea eta Lekorneko berriak

MP3 jaitsi

Astezkenero 8:45ean, Beñat Bidegain laguntzailearen berriak.

2018ko Azaroaren 28a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2018 11 27

adi_2018_11_27

MP3 jaitsi

Gari eta Maldanbera, Bad Sound, Suaia eta Ama Rebel, Muted, The Vegetable Orchestra, Bumcello, Justice, Art Brut, Inüit, Ian Stewart & Jackson Whalan, Zapruder, Noisays

2018ko Azaroaren 28a

KRONIKAK
ZAZUKERIAK

Ehorzketak kolorez janzteko

ehorzketak_kolorez_janzteko

MP3 jaitsi

Aste honetako zazukeriak Panpi Mercapiderekin, gai desberdin ainitz.

Tartean hilkutxak ere modaren biktima bilakatzen direlarik, kolore eta forma guztiak hartuz.

2018ko Azaroaren 28a

BERRIAK

'Atxik Mathieu' elkartearen aldeko krosean izan gira

_atxik_mathieu_elkartearen_aldeko_krosean_izan_gira

MP3 jaitsi

Joan den ostiralean, Kanboko San Mixel kolegiokoek elkartasun Cross bat antolatua zuten À¢Â€ÂœAtxik MathieuÀ¢Â€Â elkartearen alde. 4700À¢Â‚¬ bildu dituzte ekitaldi huni esker.

Mathieu Larzabal, duela 2 urte istripu baten ondotik elbarritua gelditu zen. Bera ere San Mixel kolegioan zen ikasle. Panpi Mercapide ibili da bere mikroarekin: lasterkari, Mathieu bera eta Pantxo Etchegaray kirol hezitzailearen mintzarazteko.

2018ko Azaroaren 28a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2026

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016