KRONIKAK
LURRALDE EREMUAK

Hego Lapurdiko urteko bilana

hego_lapurdiko_urteko_bilana

MP3 jaitsi

Ugaitz Arinekin, Panpi Merkapidek, Hego Lapurdiko ikasturteko bilan bat giten digu.

2018ko Ekainaren 05a

KRONIKAK
ZE LAN

So'Izu, zeramika gaineko serigrafia tailerra

so_izu_zeramika_gaineko_serigrafia_tailerra

MP3 jaitsi

Aste huntan Ze lan kronikan, Panpi Merkapide Maialen Maritxalarrekin elkartu da bere poriektu berria aipatzeko: So'Izu.

2018ko Ekainaren 05a

BERRIAK

2 ttanttorengatik Donibanek ez ditu finalerdiak jokatuko

2_ttanttorengatik_donibanek_ez_ditu_finalerdiak_jokatuko

MP3 jaitsi

Errugbian, Federal 1eko sasoina bururatu zaio kostaldeko taldeari, Iban Hiriart Urruti jokolariaren ihardokitzea. Eta beste kirol emaitzak.

2018ko Ekainaren 04a

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Orbel

ixo_orbel

MP3 jaitsi

Estudio betea genuen aste huntan Ixo! Emankizunean! Orbel taldeko lau kideak etorri zaizkigu beren lehen EPa aurkeztera "Beyond There" giro alai batean. Josu Guillenek ere Orbelen analisia egin du eta bere ondorioak eman dizkigu!

2018ko Ekainaren 01a

BERRIAK

Itsasuko AEKren Euskal historia

itsasuko_aekren_euskal_historia

MP3 jaitsi

Gaueskolako ikasleek segitzen dute Euskal Herriko historia azaltzen

2018ko Ekainaren 01a

KRONIKAK
KULTURA

Adela Turin idazlearen bibliografia

adela_turin_idazlearen_bibliografia

MP3 jaitsi

Aines Haristoyek gaur Adela Turin idazlearen haur literatura aipatu dauku. Sexismoa eta bereizkuntza salatzen duen idazlea da. Bere albumak euskaraz irakurtzen ahal dira, horietan bere best-seller batÀ‚ : Arrosa eta leuna.

2018ko Ekainaren 01a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2026

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016