EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Tristtan Mourguy

ixo_tristtan_mourguy

MP3 jaitsi

"Dual" diska bikoitzaren bigarren zatia atera du Tristtan Mourguy musikariak. Gurekin da Ixo! Emankizunean "Beharrezkoa da... Hutsa" diska aurkezteko baina bere musikari bide osoa aipatzeko ere! Horrez gain kronikalariak beti hor ditugu: Maylis Calvet eta Allande Etxeberrik munduaren beren ikuspundua emaiten digute!

2018ko Martxoaren 02a

BERRIAK

Biriatuko ikastola bestan

biriatuko_ikastola_bestan

MP3 jaitsi

Biriatuko ikastolak, igandean 2 animazio antolatzen ditu, bazkari bat lehenik eta bertsu saio bat arratsaldeko 5etan elizan.
Aritz Audikana Biriatuko ikastolako lehendakariak, Aitor Errazkini aurkeztu dio ikastola.

2018ko Martxoaren 02a

BERRIAK

Natura eta musika

natura_eta_musika

MP3 jaitsi

Zuhaitz Lepatuen 2. Europear kolokiaren karietan, Saran, ostiral gau hontan 9etan, Ruper Ordorikak kontzertua eskainiko du.
Panpi Oñatiar musikariarekin solastatu da, eta funtsian herrian bizi baita, Saratarra denez erraiten ahal ote daÀ‚ ?

2018ko Martxoaren 02a

KRONIKAK
ZAZUKERIAK

McBehatz, Xakur fitxatuak eta Putz

mcbehatz_xakur_fitxatuak_eta_putz

MP3 jaitsi

Aste huntako Zazukerietan denetarik bada, janaria, abereak, droga eta egazkina. Baina ez da familia guztiarentzat...

2018ko Martxoaren 02a

BERRIAK

Igandeko ateraldia Senperen

igandeko_ateraldia_senperen

MP3 jaitsi

Senperen, martxoaren 4ean, Larreko kultur gelan, Otxalde eta Zarena Zarelako dantza taldearen Giz'Arte ikusgarria programatu dituzte.
Zaldubi ikastolak antolatzen du, antolaketako Paxkal Duhauk aipatu dauku animazio hau.

2018ko Martxoaren 01a

BERRIAK

Gaztainaren besta Bidarrain

gaztainaren_besta_bidarrain

MP3 jaitsi

Bidarrain martxoaren 3an, larunbatean, iraganen da lehen "À‚ Gaztain EgunaÀ‚ ".
Iparraldeko oihanetan aspaldiko urtetan presente den gaztaina ohoratuko da egun hortan.
Gaztainak, zergatik interesa ukan duen mendetan zehar erran dauku egunaren antolatzaile den Beñat Itoizek.

2018ko Martxoaren 01a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2026

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016