BERRIAK

Pilotan, esku huskan, lehen mailako finala laurdenak ezagunak

pilotan_esku_huskan_lehen_mailako_finala_laurdenak_ezagunak

MP3 jaitsi

Ezker paretako emaitzak ere eta beste kirol guztiak.

2017ko Azaroaren 20a

EMANKIZUNAK | IXO!

Geixo - Egurretan

geixo_egurretan

MP3 jaitsi

Metal musika izanen da gaurko gaia Geixo Emankizunean. Horretarako Josu Guillenekin hautatutako kantuak entzuten ditugu!
\m/

2017ko Azaroaren 17a

BERRIAK

Soinu Ttiki, laister handi

soinu_ttiki_laister_handi

MP3 jaitsi

Larunbat astirian, Ezpeletako Soinu Ttiki musika eskolak bere 20 urteak beteko ditu.
Trikitixa musika tresna jotzen han ikasi zuen Mixel Lastiri, elkartearen sortzaileetan da.
Erran dauku nundik jin den akordeio diatonikoa Euskal Herrirat.

2017ko Azaroaren 16a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Sasi guztien gainetik

sasi_guztien_gainetik

MP3 jaitsi

Hesiak aipatu ondotik, sasiak izanen dira aste huntako aipagaia Gabriel Durrutyrekin.

2017ko Azaroaren 16a

BERRIAK

Euskara landatu ondotik

euskara_landatu_ondotik

MP3 jaitsi

Uzta Hitzan ekitaldia iraganen da Uztaritzen azaroaren 17tik 26erat.
Antzerki, hitzaldi, irakurketa eta tailerrak programatuak dira.
Mixel Sarratia Uztaritzeko hautetsiak aipatu dauku egitaraua, eta zehaztu zer den Uzta Hitzan.

2017ko Azaroaren 16a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 17 11 14

adi_17_11_14

MP3 jaitsi

Oihaneko Zuhainetan, PilT & JP Lohian, BiBala, Red Kite, Beck, La Canaille, Nic Cester, Spook The Horses, And So I Watch You From Afar, Electric Wizard.

2017ko Azaroaren 16a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2026

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016