BERRIAK

Aldaketa aire batekin, beskoiztarrak bigarren itzuliari begira jarriak

aldaketa_aire_batekin_beskoiztarrak_bigarren_itzuliari_begira_jarriak

MP3 jaitsi

[Eguneraketa] Haritza Camblong-en zerrenda ez da aurkeztuko bigarren itzulian.

Aldaketaren nahia agertu da Beskoitzeko herriko bozetan.

%70ko parte hartzearekin, Pascal Jocou-ren zerrenda lehen agertu da bozen %37,27rekin, gibelean 36 bozen desberdintasunarekin, Fabienne Etxegarai %34,93 emaitzarekin, eta hirugarren, aurpegi berrien zerrenda bezala agertzen zen Haritza Camblong-ena %27,80ko emaitzarekin.

Ikusi beharko da bigarren itzulirako, Haritza Camblong eta Pascal Jocou-ren zerrenden artean akordio bat lortzen duten. Ikastolaren geroari begira adostasun batera heldu badira ere, ZAC proiektuarekiko ez dute ber ikuspegia. Etxegarai aldiz, bozkatu ez dutenen gana joango da, bozken bila.

Astearteko pausatu behar dituzte, ekainaren 23an igandean iraganen den bigarren itzulirako zerrendak.

EMAITZAK:

Pascal Jocou - 575 boto (%37,27)

Fabienne Etxegarai - 539 boto (%34,93)

Haritza Camblong - 429 boto (%27,8)

2024ko Ekainaren 17a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Ekainaren 17ko Makea eta Lekorneko berriak

ekainaren_17ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2024ko Ekainaren 17a

KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

“Mundu osoan bada mesfidantza sugearekiko, bainan Euskal Herrian errespetu gehiago diogu”

_mundu_osoan_bada_mesfidantza_sugearekiko_bainan_euskal_herrian_errespetu_gehiago_diogu_

MP3 jaitsi

Udaberriko beroekin agertzen hasten diren suge edo narrastiak aipatu nahi izan dizkigu Julen Jauregi kronikariak hilabete honetan.

Abere diskretoa, gutti preziatua bainan babestuak eta horregatik aurkeztu nahi izan dizkigu Euskal Herrian diren 11 espezie desberdinak, eta bereziki Ipar Euskal herrian atzematen direnak. Sugegorriak ala suge berdeak, nola desberdindu behar diren ere proposatzen digu.

Aldaketa bat hilabete honetan usaian Olatz Idoaterekin baldin bada, Arantxa Idieder joan da Julenen gana.

2024ko Ekainaren 14a

BERRIAK

600 parte hartzailerekin, Hirukasko arrakastatsua aurten

600_parte_hartzailerekin_hirukasko_arrakastatsua_aurten

MP3 jaitsi

Larunbat honetan, ekainaren 15ean iraganen da Hirukasko mendi ibilaldia, usaian bezala Bidarraitik Itsasurat; Iparla, Irubelakaskoa eta Artzamenditik pasatuz.

Arrokagarai ikastolako hamabost bat pertsonak dute antolatzen, izen emateak bukatuak dira, badu hamar egun jada leku guztiak hartuak direla.

Bi edo hiruko taldeak osaturik bi edo hiru kasko zeharkatuko dituzte.

Ximun Zubieta eta Andoni Setoain antolaketakoek, xehetasunak eman dizkigute aurtengo edizioari begira.

2024ko Ekainaren 14a

KRONIKAK
EKE | ELEKETA

"Nik irabazi dut sosa gauaz, 18 urtetan hasi naiz kabalak pasatzen"

_nik_irabazi_dut_sosa_gauaz_18_urtetan_hasi_naiz_kabalak_pasatzen_

MP3 jaitsi

Ezpeletan geldituz, Xerrenda auzotik, plaza ondoko Karrika auzora goaz hilabete honetan Terexa Lekunberriren kronikan.

1934an sortu zen Dominique Garacotche "Murritx" eta laborantza etxea ta Karrika auzoko bizia aipatu dute, bainan berezikiago Kontrabanda. Terexak gaueko lanaz, elementu gutti batzu lortu dizkio aterarazten gizonari.

2024ko Ekainaren 14a

BERRIKETARIAK | LEHUNTZE

Ekainaren 13ko Lehuntzeko berriak

ekainaren_13ko_lehuntzeko_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan, bi astero Pierre Guillemotonia laguntzailearen Lehuntzeko berriak.

2024ko Ekainaren 13a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016