Haurrekin animatzaile izaiteko ikastaldi elebiduna proposatzen du Uda Lekuk
2018ko Urriaren 02a

AIGA animatzaile izateko formakuntza Baionan izanen da
AIGA, oinarrizko ikastaldi elebiduna proposatzen du Uda Lekuk, CEMEA formakuntza egiturarekin. Hurbiltzen diren oporretan urriaren 28tik, azaroaren 4erat Baionan.
17 urtetik gorakoei zuzendua den ikastaldian parte hartzeko harremanetan sartu behar da Uda Lekurekin (05.59.55.01.25) edo http://www.cemea-formation.com webgunean. Uda Lekuko Amets Lahetjuzan, garapen eta formakuntza arduradunak oroitarazi du BAFA edo AIGA 3 zatitan dela.












