"Igandea aisialdi eguna da, ez lanekoa"
2019ko Ekainaren 17a

Baionako Intermarché aisialdi gune bilakatu zen igandean / Gure Irratia
Bizi mugimenduak bere 10. urtemuga ospatu zuen asteburuan. Igandean, bazkaria aitzin desobedientzia zibila ekintza bat burutu dute Baionako supermerkatu batean.
Bizi! sortu zelarik, ber ekintza egin zuten ber lekuan, igandetako lana salatuz manera umoretsuan. 150 bat militante elkartu dira saltegi barnean, piknika ekarriz, oihal etxe, petanka bolekin, surf taulekin edo arrantzalez mozorrotuak.
Panpi Mercapide han zen.












