Usaiako zikiroa izango da EHZ festibalean igandean
2019ko Ekainaren 24a

2018an Itsasun egin zuten igandeko zikiroa / irudia : @topatu_eus
Aurten ere, aspaldiko urtetan bezala, EHZko antolatzaileek EHLGri galdegin diete prestatzea igandeko zikiroa. Irisarriko kirol gelan izango da bazkaria, euri ala eguzki, babesean egoteko gisan.
EHZ festibalak Lapurdi uzten du bere erroetatik hurbiltzeko. Irisarrin iraganen den festibala 3 eguneko formulakoa izanen da aurten berriz, kontzertu, eztabaida eta animazioak herrian berean izanen dira, eta usaiako zikiroa igande eguerditan.
Bixente Eiherabidek baieztatu dauku duda izpirik gabe onartu dutela hunen prestaketa.












