Marko marrazkilariak lanean segitu du karraskan pandemia garaian ere
2021eko Otsailaren 19a

Pauline eta Andoni ikastaldian egon dira Markoren tailerrean / GURE IRRATIA
Pandemiak ez ditu berdin jo artista guziak. Marrazkilariek adibidez, beren lana segitu ahal izan dute etxetik, haatik, hor ere ez dira denak berdin hunkituak izan. Proiektuak aintzinetik lotuak zituztenek azkarki lan egin dute, proiektu berriek zailtasun haundiagoa izan dute.
Gure Irratiko estudiora hurbildu zaigu Marko Anspach, Uztariztar marrazkilaria.Olatz Idoate harekin da, baina gaurkoan Marko ez da bakarrik.












