Hazparneko San Josepe Lizeo Profesionalaren ate idekitzeak
2022ko Otsailaren 04a

Hazparneko San Josepe Lizeo Profesionala.
Ikasle batzuentzat orientazio hautuaren egiteko ordua delarik, Hazparneko San Josepe Lizeo Profesionalean ate idekiak izanen dira otsailaren 5ean goizeko 9etarik oren bata arte.
1960 urte inguruetan sortu ikastetxeak elkarlana eramaiten du Ursuya kolegia eta Armand David laborantxa lizeoarekin.
Paxkal Duhau orokorreko irakaslea eta Jean Pierre Lapeyrade sail Profesionaleko irakasleekin mintzatu da Panpi Mercapide.












