Haurrak eta burasoak elgarrekin pilota ikastaldian
2022ko Otsailaren 25a

Ikastaldiaren helburua zen, haurrak eta burasoak elkarrekin partekatzea ikastaldia / GURE IRRATIA
Joan den astean aipatzen genizuen Angeluko GAIA elkarteak pilota ikastaldiak proposatzen zituela formatu arras berezi batean, haurrei eta burasoei zuzenduak baitziren.
Aste honetan Angeluko Orok Bat pilota kantxetan ziren, familian pilotaz gozatzen. Olatz Idoate hara hurbildu da protagonista nagusiekin mintzatzeko: Fabien Mendibourekin lehenik, ama batekin ondotik eta bi haurrekin bukatzeko.












