Duela gutti hasita, Kaiet Iribarne txirrindulari gaztea lehen lehiaketetan gozatzen hasia
2022ko Irailaren 05a

Kaiet Iribarne Entente Iparralde taldearekin atorrarekin lehiatu da / TXIRRINDULARIAK
17 urtekin, Kaiet Iribarne garaztar Txirrindulariak lasterketa bat irabazi berri du Nafarroan, Iparraldeko taldearekin. pasa den asteburuan hitzordu bikoitza zuen.
Gipuzkoako Ibarrako lasterketa larunbatean, eta igandean, urteko garrantzitsuena, Beasaingo premundial lehia. Txirrindularia ezagutzeko parada emaiten digu Olatz Idoatek, harekin solastatu baita asteburuko lasterketak aitzin.












