Guk taldea Itsasuko Indianoenean izango da udazkena ospatzeko
2022ko Urriaren 05a

Urriaren 8an Itsasuko Indianoenea elkartean Udazkeneko besta antolatu dute.
Udazkena ospatzeko eguna antolatu du Indianoenea kudeatzen duen elkarteak.
Itsasuko Atekagaitzen, Laxia auzoan den ostatua azken urteetan elkarte batek eramaiten du, lekua erabiliz tarteka idekitzen dute, gaualdi ala ekimen batzu antolatuz. Urriaren 8an bazkari berezia antolatu dute, GUK taldearekin kantatzea posible izango baita. Eta ondotik kontzertuak izango dira gauean.
Antolatzaile den Filipe Lazkaraiekin mintzatu da Arantxa Idieder.












