Julenen familia laguntzeko, kantaldia antolatzen du Haltsuko Airez Aire abesbatzak.
2022ko Urriaren 06a

Christine Fagouet haltsuarra Airez Aire abesbatzako kidea eta kantaldiko antolatzailea / GURE IRRATIA
Julen Rekarte Arretxeak 6 urte ditu, eta Aicardi-Goutières sindromoarekin bizi behar du. Eguneroko atentzioa beharrezkoa du, material egokitua, eta ospitale eta zentroetara kasik egunero joan behar du.
Ekonomikoki laguntza bat ekartzeko igandean urriaren 9an atsaldeko 5etan kantaldia antolatu dute Luhusoko elizan. Arantxa Idieder mintzatu da abesbatzako kide den Christine Fagouetekin.












