Ziburu mendia zaintzeko garbiketa eguna
2022ko Urriaren 07a

Ziburuko Jean Mixel Dirassar hautetsia eta Eneko Aldana auzapeza / GURE IRRATIA
Euskal Elkargoak antolatzen duen Klima astearen karietara Ziburuko Herriko Etxeak bi ekitaldi antolatu ditu.
Lehena urriaren 8an Mendi Garbi operazioarekin Ziburu Mendin eta bigarrena urriaren 15ean garapen iraunkorraren aldeko egunarekin. Egun horretan Ziburuko erabilera anitzeko gunean ekimen iraunkorren herrixka bat proposatuko dute. Ziburuko herriko etxeko hautetsi den Jean Mixel Dirassar-ekin mintzatu da Maia Muruaga.












