Euskaraldia hasi aitzin, txapa banaketak!
2022ko Azaroaren 16a

Urruñako herriko etxe aitzinean banatu zituzten txapak astelehenean / GURE IRRATIA
Euskaraldia ostiralean abiatuko da eta herrietan txapa banaketen lanak hasiak dira. Urruñara hurbildu da Maia Muruaga, astelehenean Urruñako herriko etxe aitzinean lehen txapa banaketak izan baitira, Euskaraldiaren Urruñako herri batzordeko Prudent Suduperekin mintzatu da.
Asteazken honetan arratseko 18.30etatik 19.30etara txapak banatuko dituzte Urruñako herriko etxean. Euskararen lehen eguna ere markatuko dute, ostiralean DJ Bull-ekin, herriko plaza animatuko baitu 18.30tatik goiti.












