"Euskarazko haur literaturaren saila ainitz irakurria da, helduen saila gutiago"
2023ko Martxoaren 27a

Ihintza Dubernet, Donibane Lohizuneko mediatekan liburuzaina da / MARYSE ETCHEVERRY
Maryse Etcheverry, Gure Irratian izan zen ikaslea, euskal liburuzain baten ezagutzera joan da.
Ez da urrun joan, auzo herrira hurbildu da Ziburuko liburuzaina, Ihintza Dubernet, Donibane Lohizuneko mediatekan lanean ari baita. Esplikatu dio zer den liburuzain izatea gaur egun, bere ikuspegia liburu ekoizpenari buruz eta bi liburu gomendio ere bukatzeko.












