Uztaritzeko Etorkinen harrera elkartearen aldeko kantaldia
2023ko Martxoaren 31a

Buhaminak Baionako emazte abesbatza ariko da ostiral honetan / BUHAMINAK
Bubamed elkarteak gaualdi bat antolatzen du ostiral hontan, etorkinen harrera laguntzan lanean ari dira 30 bat kide, administrazio aldetik, eguneroko bizitzan, eta hortarako dirua ere behar du elkarteak.
Jatsu Kantuz eta Buhaminak abesbatzak hurbilduko dira Arruntzako elizara ostiral huntan 20:30tan.
Marie-Helene Estekahandi elkarteko kidearekin mintzatu da Arantxa Idieder.












