Duela 30 urte hasi presoen aldeko gaualdia, azken aldiz eginen dute
2023ko Martxoaren 31a

Patxika eta Gexan Alfaro Presoekin Elkartasunez gaualdien lehen antolatzaile / EKE
1994an izan zen giristino talde batek presoekin elkartasunez antolatu zuen lehen gaualdia. Ezpeletan hasi zen duela 30 urte, eta ostiral honetan, martxoaren 31an bururatuko da, antolatzaileek azkena izanen zela iragarri baitute. Ezpeletako eliza ondoko landetxeko gelan izanen da arratseko 19tan.
Hastapenetik antolaketan izan diren Patxika eta Gexan Alfarorekin mintzatu da Panpi Mercapide.












