Kirola eta izerdia euskaraz Angelun
2023ko Martxoaren 31a

Xantxo Isteque, euskal musika ona bilatzen bere asteazkeneko ikasleak motibatzeko / GURE IRRATIA
Euskarak arlo guzietan bizitzeko eskubidea baitu "Kirola euskaraz" ekimena proposatzen du Xantxo Isteque Kirol irakasleak.
Usaian, kirol gela gehienetan frantsesa baliatzen bada, Xantxorekin, euskaraz egiten dira ariketa guziak. Larunbat goizetan, Angeluko La Barre gunean emaiten ditu klaseak eta asteazkenetan, Angeluko Kimua ikastolako burasoekin da, ikastolan. Asteazken batez Olatz Idoate hurbildu da Angelura.












