Kasketak salgai, Herri urrats laguntzeko
2023ko Martxoaren 31a

Bernat Etxepare lizeoko ikasleak, salgai duten kasketa buru gainean / GURE IRRATIA
Etxepare Lizeoko, À¢Â€ÂœProÀ¢Â€Â saileko merkataritza ikasketak egiten dituzten ikasleek, kasketa salmenta bat proposatzen dute. Seaskak, Senperen eraikitzen duen kolegio berriaren egoitza finantzatzen laguntzeko. Manaketak herriurrats.eus webgunean egiten ahal dituzue.
Joan den urtean zapatak saldu zituzten Herri Urratsen logoarekin. Aurtengo salmenta aipatu du Panpi Mercapidek Unai Goya lizeoko ikaslearekin.












