Kaskarotenea ikastolak bere 10 urteak ospatuko ditu
2023ko Apirilaren 19a

Ziburuko Kaskarotenea ikastolako Xabi Bizkai burasoa eta Texa, Odei ta Elaia ikasleak / GURE IRRATIA
Ziburuko Kaskarotenea ikastola Ziburun duela 10 urte sortu zen 3 haurrekin. Gaur egun 70 ikasleekin, lehengo eskolan kokatua da. Apirilaren 29an besta bat antolatu dute ikastolan bertan, pailazo, bazkari eta kontzertuekin. Panpi Mercapide mintzatu da Xabi Bizkai burasoarekin eta Texa, Odei ta Elaia ikasleekin.
Bazkarirako apirilaren 23a aitzin erreserbak egin behar dira 06 71 84 56 70 zenbakira deituz.












