Emak Hor, Arrangoitze Basusarriko errugbilariak aurten ere txapeldun
2023ko Ekainaren 26a

Zalez inguratuta ospatu dute garaipena Emak Horreko errugbilariek, gauean herrian segitzeko / EMAK HOR
Iazko balentria errepikatu dute Emak Hor, Arrangoitze Basusarriko errugbilariek.
Joan den sasoian, Régional 2 edo eskualde 2-ko txapelketa irabazi bazuten, aurten, Régional 1ekoa ereman dute, atzo, Oloruen, Vic en Bigorreko taldea menderatu ondoan 13-12.
Ongi ospatu dutela erran dio Jean Louis Etxegoien "Beltza" Emak Horreko arduradunak Olatz Idoateri.












