Arbonako bestak aurten, ostegunarekin hasten dira
2023ko Agorrilaren 01a

Ihintza Dolosor eta Joana Apeztegi Arbona komiteko kideak / GURE IRRATIA
Asteburuko herriko festen artean, Lapurdin, Arbonako bestak.
Berrikuntza batekin aurten, ostegunarekin hasiko dituztela, berriki berriz ideki den Biltoki ostatuak proposatzen baitu gaualdi bat. Larunbatean dute kontzertu gaualdi nagusia, Dupla, Talco, Kilimak eta DJ Bullekin.
Agorrilaren 4tik 7ra iraganen diren bestak Ihintza Dolosor eta Joana Apeztegirekin aipatu ditu Arantxa Idiederrek.












