Artzain Xakur Txapelketa ostiral honetan Itsasun
2023ko Agorrilaren 03a

Gratien Urruty Itsasuko Murtutsenea elkarteko kidea / GURE IRRATIA
6 Artzain, 6 xakurrekin, ostiral honetan Itsasun urte guziz antolatzen duten artzain xakur txapelketa proposatzen dute berriz ere.
Murtutsenea elkarteak antolaturik, usu turistek preziatzen duten hitzordua baldin bada ere, lekuko jendeak gomitatu nahi izan ditu Gratien Urruty antolatzaile eta Arantxa Idiederren gomitak.
Artzain xakur txapelketa, Itsasuko atharrin, agorrilaren 4an arratseko 7tan, gaueko 9ak arte gutti gorabehera.












