Historiak Istorio, 20 urteren buruan Kabalkada berria Luhuson
2023ko Agorrilaren 22a

Luhusoko kabalkadaren errepika / GURE IRRATIA
Aste buru honetan "Historiak Istorio" deitu Luhusoko kabalkada izanen da agorrilaren 26an lehen aldikotz 18tan.
Toki guziak salduak izan dira bi ikusgarriarentzat!
Ondokoa irailaren 2an izanen da 17tan.
Azken prestaketak dituzte Luhustarrek.
Xermin Camblong, Idoia Mentaberry eta Jessica Larronde antzerkilariekin mintzatu gira.
Bainan lehenik Patox Marianne dantzaz arduratu denak lan luze hau aipatu digu.












