"Piskabat berezia da gure taldearentzat kopan jokatzea, xantza bat da guretzat"
2023ko Urriaren 26a

Hugo Agirre Miarritzeko Jeanne d'Arc futbol taldean ari da / GURE IRRATIA
Futbolean, bi euskal talde baizik ez dira gelditzen Frantziako Kopan.
Asteburu honetan, 6. Itzulia jokatuko da eta partida gogorrak izanen dituzte, biek. Baionako Aviron-ek, hiru maila gorago ari den Niort errezibituko du eta Miarritzeko Jeanne d'Arc-ek, bi maila gorago ari den Trélissac. Alta biek ere, ibilbide ederrak egin dituzte kopan. Miarritzeko protagonista bat, Hugo Agirrerekin egon da Olatz Idoate.












