Larresoro haurren eremua izango da igande arratsaldean
2024ko Ekainaren 21a

Gurashow taldea eta Haurrock ere hor izango dira giroa ekartzeko ekainaren 23an Larresoron / GURASHOW
Larresoroko Ote Lore elkarteak 40 urte betetzen ditu aurten, eta urtebetetzea ospatuko du hitzordu desberdinak proposatuz. Berrikuntza bat ekartzen dute lehenik, haurren arratsalde bat proposatzen baitute, urririk ekainaren 23an 14.30etarik aitzina Larresoroko seminarioko pilota plazan.
Puzgarri, dantza, pilota eta kontzertuak izanen dira Eztitxu Goihetxe elkarteko kideak Panpi Mercapideri erran dion bezala.












