Ezpeletako bestetan, aurten ere sartzeak urririk
2024ko Uztailaren 30a

Xabi Carricart eta Xantiana Noblia Ezpeletako besta komiteko bi kide / GURE IRRATIA
Ezpeletako bestak, ostiral honetan agorrilaren 2an hasiko dira, agorrilaren 6an bururatzeko.
Talde berritu eta gaztetu batekin dator besta komitea, bainan bestetako hitzordu eta usaiak mantendu nahian beti. Urtero azpimarratzen duten berezitasuna dutelarik Ezpeletan, gaualdietarako sartzeak urririk direla. Modus Operandi, Kilimak edota Oxabi izango dira larunbat gaueko afixa buruak.
Arantxa Idieder mintzatu besta komiteko bi kiderekin: Xantiana Noblia eta Xabi Carricart.












